jueves, 27 de septiembre de 2012

Hirugarren saioa (2012-09-27)

Atzoko grebaren ondoren (Gure blogean gure tardea eskeini dioguna), alper samar hasi dugu gaurko klasea. Gaurko egitekoak landuko dugun gaia aukeratu, bloga txkundu, Creartive Commons eta RSS -ri buruzko informazioa bilatu... izan dira.

Hasteko, atzoko grebaren inguruan zenabit argazki eta datu arakatzen ibili gara gure blog egunerotuta izateko eta atzoko egunean kalera irten zirenen omenez zertxobait idazteko.

Ondoren, gure lanarekin jarraitu dugu eta Alaitzek burutu behar izango dugun gaiarei buruz hitz egin digu: Arbel elektronikoa, eskola 2.0 eta esperientziak.

Honela, batzuk grebari buruzko informazioa bilatzen egon diren bitartean, beste batzuk tokatu zaigun gaia lantzen hasi dira, informazioa landuz, bideoak aztertuz, berriak bilatuz...

Gure lana alde batera utzita, Alaitzek Creative Commons eta RSS -ri buruz hitz egin  digu eta guk honi buruzko informazioa bilatu behar izan dugu. Hauxe izan da aurkitu duguna:

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. 2001 ean sortua Lawrence Lessigek

RSS XLMren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da. 

Klaseari bukaera emateko, ipuin bat irakurtzera atera dira hiru bolondres eta papel batetik irakurtzen duten bitartean, arbelean irudiak agertu dira kontakizunari zentsua emanez. Oso interesgarria iruditu zaigu, etorkizunen gure ikasleei ipuinak kontatzeko beste medu bat delako aldi berean, IKT-eei klasean bere lekua emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario