Postprograma

Lehen hiruhilabete hau bukatzear dago, ibilbide luze honen helmugara heltzen ari gara eta orain konturatzen gara zenbat esperientzia berri bizi, zenbat emozio sentitu eta zenbat gauza ikasi ditugun ikt -en munduan murgildurik.

Pixkanaka -pixkanaka gure ideaik lotuz eta klasean egunero egindako ekintzak uztartuz, Irtirin blog hau sortu dugu. 

Horretarako, lehenik eta behin taldean sortu genituen. Gure laukotea Nekane Landeta, Maialen Madariaga, Maitane Jaio eta Leire Hanares- ek osatua da: IRTIRIN taldea.

Zergatik izen hori?

Lau neska oso pinpirin gara ispilua eta elegantzia lagun ditugunak, beraz izen honek gure izaera hobekien islatzen zuela pentsatu genuen. Horrela gu ezagutzeko atea zabaldu genizuen pausoz -pauso sarreraren bidez, irakurle eta gure arteko zubi  bat eraikiz. Argazki baten bidez, blog honen atzean dauden lau buruei aurpegia jarri ahal izan zenioten.



Beraz, gure beldur guztiak atzean utsiz IKT- een itsaso zabal horretan murgiltzeko itsasontzia hartu genuen.

IKT ak garatzen hasi ginen Alaitz Tresserrasen eskutik. Gure esperientzia propioetatik abiatuz, gure ikasleek egin beharko duten bezala, ikasten ikasteko gaitasuna landuz.

Klasean banatutako gaiak ugariak izan ziren: Argazki editoreak eta errepositoreak, Mapa mentalak, prezi eta power point, movie maker , sare sozialak, poster eta infogramak...

Guri egokitutako gaia, Eskola 2.0 eta Arbel digitala izan zengai polita eta mamitsua gaur egingo ikusopegia eta etorkizuneko prestakuntzarako bide zabala eskeiniko diguna. Hala ere, hasieratik bidea lainoturik zegoen, hauen atzetik hainbat galdera eta zalantza sortzen ziren gure buruan:

Nola egin genezake aurkezpen erakaragrri bat?
Nola lortu originaltasuna??
Nondik hasi gure ikerketa? Zein ikuspegitarantz bideratu??
Nola lortu partaidetza eta klaseko giro ona???
Nola bideratu gaia gure etorkizunean irakasle bezala balaigarria izan dezagun?

Laster hasi ziren gure ideien bonbardaketa. Pixkanaka -pixkanaka ideia hauei forma eman genien eta gure lana zentsua hartuz joan zen.


"Ezina ekinez egina" 

Gogor ariti ginen lanean, izan ere Greba, jai egun eta zubiak zirela medio klase asko galdu genituen, beraz bakoitzak ahalik eta gehien eman behar zuen ostegunero lan hau aurrera eramteko.

Lana bideratzeko oinarri bat behar genuen eta oinarri hori gure hezkuntza sistemak orain duen egoera azaltzea izan zen, grafiko eta inkesta ezberdinen bidez. 

Aurkezpen eguna  heldu zen eta zalantzak, urduritasuna, onartuak ez izateari beldurra , barregarri geratzeari izua... berriro ere giroaren protagonista bilakatu ziren. 

Gure kasuan, aurkezpenaren egunean larri ibili gienen, gure helburua hau ahalik eta hoberen egitea zen ikasleen atentzioa erakarriz. Horrez gain kutxu dibertigarri bat ere eman nahi izan genion bideoa -ren bitartez, eta lortu genuelakoan gaude.

Beraz,  zer ikasi dugun galdetzen digutenean,  askotan ez dugu jakiten nola erantzun ezta nondik hasi ere!   Guzti hau sortzen ikasi dugu, guzti hau eraikitzen ... Hain zaila da deskribatzea eta azaltzea ... Hala ere, postprograma hau irakurri baduzue, ziur gaude identifikatuta sentituko zaretela. Esperientzia guztiak elkarbanatu eta bide guzti hau eskutik batera egin ondoren, badakizue zertaz ari garen !!



No hay comentarios:

Publicar un comentario