Eskola 2.0 eta Arbel digitala



ESKOLA 2.0

Sarrera

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:

• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.

• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea.
• Heziketa kalitatea hobetzea


Euskal Autonomia erkidegoari begira, eskola 2.0 proiektua hasi da bere lehen pasuak ematen batez ere iparraldeko zatian, nahiz eta gero eta gehiago diren proiektu honetara gehitzen ari diren zentroak: 



Eskola 2.0 proiektua martxan jarri baino lehen, zentroek dituzten baliabideak, irakasleen adina, proiektu honi aurre egiteko duten prestakuntza… bezalako datuak kontutan hartu behar dira. Abiapuntu honetatik abiatuz, asko dira egin diren ikerketa eta inkestak. Gu ticse 2.0 proiektuak egindako lanean zentratuko gara, zenbait datu gerturatzeko:

Inkesta honetan, hainbat unibertsitatek hartzen dute parte:





Irakaslearen adinari dagokionez, gehiengoa  35/54 adin tartean kokatzen da, hala ere,  kezkagarriena ia  %15a 55 urtetik gorako irakasleak direla, eta adin honetan IKT-ei aurre egiteko ezagupenak eta gaitasunak murritzak dira.







Bestalde, ikasgelek interneterako duten sarbidea nahiko altua da komunitate guztietan, euskal herian ia %95 ekoa izanik.




Ordenagailu kopurua ikasle bakoitzeko honakoa da:


Abel digitalaren erabilgarritasuna:



Datu guzti hauek aztertu ondoren ikus daiteke Euskal Herrian nahiko emaitza onak lortu direla eta proiektu  honi aurre egiteko nahiko prestatuta dagoela esan daiteke.
Eskola 2.0 proiektuak ikasgelara eta hezkuntzara egiten dituen ekarpenak infinituak dira, hezkuntza esperimentatu eta honetaz gosatzeko aukera zabala eskaintzen du. Aipatu bezala beraz, asko dira proiektu honen barruan dauden programa eta aplikazioak:

- ADE (arbel digital elkarreragilea)

-  Elearning : moddle platafroma adibidez

-  Aplikazio offimatikoak


- Inetrnet zerbitzua ikasgelan

   - Web 2.0 aplikazioak : ikastaldeko  bloga sortu, zentruko web orria sortu, wikiak…

   - Multimedia tailerrak

Gu eskola 2.0 ren barnean gaude eta gure hezkuntza sistema honen barnean funtzionatzen ari da . Praktika honetan talde ezberdinek landu dituzten gaiak proiektu honen barnean sartzen dira. Gu hainbat eta hainbat programa trasteatzen ibili gara eta interesgarriak iruditu zaizkigunak zuei eskeini nahi dizkizuegu. Horietako batzuk hauek dira:


Ingelesez ahoskatuz
Ingelesa gero eta garrantzia  handiagoa hartzen ari da gure hezkuntza sisteman beraz eskola 2.0-k eskeintzen dizkigun baliabideak aprobetxatu behar ditugu hau lantzeko. Guk aukeratutako rpograma hau ahoskotasuna lantzeko erabiltzen da. Honetan testua idatzi eta ahoskera egokia zein den entzungo da. Horrela iaksleek ahoskotasuna eta entzumena landuko dituzte.





Komikia 

Komikia Hizkuntza saioetan landu ohi den testu- generoa da. Dituen ezaugarri bereziak direla eta aukera ematen du sekuentzia didaktiko baten bidez lantzeko. Horretaz gain, baliabide didaktiko moduan erabil daiteke ikasleei oso erakargarria egiten bait zaie.
Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntzan , esaterako, komikiak dibertitzeko  zein entretenitzeko erabil daitezke bai eta kontzeptuak barneratzeko ere.
Esaterako eguneroko ekintzak , jarduerak errutinak gogoratzeko , arau berriak ikasteko, klaseko arauak ezarri eta gogoan izateko ... ikasleek higiene arauak gogoratzeko, elikadura gaiarekin loturioko komiki bat egin dezaketeelikadura orekatuaren inguruko aholkuak emanez. Arau horiek elkarrekin erabaki eta denen artean komikia on-line sortu dezakete eta ikasgelan , pasabideetan , eskolako beste toki batzuetan ... ikusgarri jarri.
Guk erabilitako programa hauxeda:

http://bitstrips.com/create/comic/



Hemen usten dizuegu guk sortutako adibide txiki bat:























INFOGRAFIAK

 Ezinbesteko tresnak dira infografiak hezkuntzan. Formatu entretenigarria (ameno), sintetikoa eta (visual) ..... baliatzen dute gertaerak, prozesuak, albisteak edo datuak emateko; horrela, ikaslee nerabeek informazio zaila edo konplexua ulertzea errazten dute, eta interesa piztea bultzatzen dute. Hainbat aukera ematen dituzte didaktika (explotación didáctica). Adibidez, helburu hauek lortzeko balia ditzakegu: kurrikulumaren edukiak ulertzen laguntzeko, errepasatzeko edo zabaltzeko, adierazpena eta sormena bultzatzeko, e.a.
Honan Hemen gizarte zientziak lantzeko zenbait adibide:


Google Maps


Erabilerraza da, eta etengabe gaurkotzen da. Zalantzarik gabe, interes handikoa hezkuntza mailan. Hainbat aukera ematen ditu jarduera didaktikoak garatzeko. Talde-lana eginez, landare- edo animalia-espezie baten banatze-mapa egin dezakete ikasleek, hobi mineralen ea arroken kokalekuka aurkitu ditzakete, hegaztiak ikusteko zonak non dauden edota lur-zoruak nola banatzen diren zehaztu dezakete. Zonaldea eta mapa mota auerka ditzakete, eta mapak edita ditzakete gune interesgarriak, argazkiak eta beste edozein informazio osagarri gehituz. 

Honetaz aparte, gu  ADE (Arbel digital elkarreragilea) -n zentratuko gara. 


Hezkuntzan erabiltzeko hainbat eta hainbat aukera ematen dituen tresna teknologikoa da arbel digital elkarreragilea. Baliabide digital guztiak elkartzeaz gain, arbel digital elkarreragileak ikasketa elkarreragileagoa sustatzen du, eta protagonismo handiagoa ematen die ikasleei. Arbel digital elkarreragileari esker, ikasleek lanak aurkez ditzakete, elkarrekin egin ditzakete jarduerak, eta, are gehiago, beren material didaktikoak sor ditzakete.

Honen ezaugarri teknikoak eta erabilera pixka bat ezagutzeko bideo batez baliatuko gara:


http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=OaPU4Okye0Q


Ezaugarri teknikoak eta funtzionamendua jakiteaz gain, garrantzitsua da irakasleek arbel digital elkarreragilea erabiltzeko proposamen batzuk ere ikustea. Orain proposamen horietako batzuk aurkeztuko dizkizuegu, eta etorkizun batean zure klaseak prestatzeko ideiak har ditzakezu proposamen hauetatik. 

1. JARDUERAK DENON ARTEAN ZUZENTZEA
Arbel digital elkarreragilea erabil dezakegu jarduerak denon artean zuzentzeko; horren abantaila da jarduera gorde dezakegula, aurrerago kontsultak egin ahal izateko.
Demagun, adibidez, zatikiak ordenatzeko jarduera bat dugula. Ikasleek jarduera banaka egiten duten bitartean, irakasleak arbel digital elkarreragilean idatziko ditu zatikiak, eta taula bat sortuko du haiek ordenatzeko. Gero, boluntario batek jarduera egingo du arbelean, eta gainerako ikasleek akatsak zuzendu beharko dituzte. 


2. AZALERAK ETA PERIMETROAK KALKULATZEA

Lehen hezkuntzako hirugarren zikloan ikasleek oinarrizko irudien azalerak eta perimetroak kalkulatzen ikasten dute, adibidez, karratu, laukizuzen eta triangeluen azalerak eta perimetroak kalkulatzen. Orain arte, irudi geometrikoak arbelean marrazteko, zurezko edo plastikozko erregela astunak erabiltzen ziren. Azalerak eta perimetroak kalkulatzeko, arbel digitalak horretarako tresna paregabeak eskeintzen dituzte.

 3. JOKO HEZIGARRIAK

Sarean matematikarekin lotutako hainbat joko hezigarri daude: buru-hausgarriak irudi geometrikoekin, estrategia-jokoak, kalkulu-jokoak... GCompris (http://gcompris.net/-es-/ ) kode askeko programa hezigarri bikaina da, eta matematika-gaitasunak garatzeko balio duten zenbait joko ditu. Jokoak arbel digital elkarreragilean proiekta daitezke, ikasleak batera diberti daitezen. Gcompris edo antzeko beste programa batzuk ere badaude sarean.

4. BIDEOKONFERENTZIAK EGITEA

Bideokonferentzia da web 2.0-ko tresna garrantzitsuenetako bat. Skype eta Gtalk zerbitzuei esker, munduko edozein pertsonarekin komunika gaitezke doan.
Bideokonferentziak hainbat hezkuntza-aplikazio ditu; batez ere ahoz komunikatzeko eta atzerriko hizkuntzak ikasteko balio du. Bideokonferentzia erabil daiteke ikasleekin, adibidez, aditu bati elkarrizketa egiteko, edo beste herrialde batzuetako ikasleekin komunikatzeko. Irudiak arbel digital elkarreragilean proiekta daitezke, eta haririk gabeko mikrofono batekin, ikasle guztiek har dezakete parte elkarrizketan.



5.-IDOKUMENTALAK IKUSTEA
Arbel digital elkarreragilearen abantaila handietako bat da telebista eta bideoa erabil daitezkeela gelan, eta, beraz, askoz errazagoa dela filmak, dokumentalak eta beste ikus-entzunezko baliabide batzuk proiektatzea. Ikasle guztiak gela jakin batera eraman beharrean, eta horretan denbora galdu beharrean, arbel digital elkarreragilearekin automatikoki proiekta ditzakegu ikus-entzunezko dokumentuak.


Ingurunearen ezaguerako eskolak osatzeko balio dezaketen hainbat dokumental dago sarean. Orotariko telebistek askotan sarean jartzen dituzte programak, eta edozein unetan erreproduzi ditzakegu programa horiek banda zabaleko konexio batekin eta web-nabigatzaile batekin.




6.-INGURUNEA AZTERTZEA
Orain arte, geletan mapak eta posterrak erabili ohi ziren ingurunearen ezagueraren edukiak argitzeko. Mapa eta poster horiek askotan zaharkiturik geratzen ziren, edo hondatu egiten ziren urteekin. Arbel digital elkarreragilearekin baliabide dinamikoagoak eta osoagoak erabil ditzakegu. Google Earth eta Google Maps programen bidez, adibidez, ikasleek hainbat toki ezagut ditzakete: hiriak, natura-intereseko tokiak, ozeanoak edota, are gehiago, espazioa bera ere bai.













No hay comentarios:

Publicar un comentario