jueves, 20 de septiembre de 2012

Lehenengo saioa (2012-09-13)

Osteguna, beldurtuta hasi genuen informatikako irakasgai honekin, izan ere, teknologia berriekin dugun harremana orain arte ez da oso sakona izan. Hala ere, oso pozik irten ginen klasetik.

Klasera sartu eta  irakasleak musika jartzerakoan harriturik utzi gintuen. Segituan, zutik jartzeko eta begiak izteko eskatu zigun. Ariketa hau, eraginkorra izan zen ikasleok erlazatzea lortu bait genuen. Zoritxarrez, arin bukatu zen baretasun hau, irakasleak aurkezpen bat egin  behar genuela adierazi zuenean.

Zerrenda luze batzuetatik balore eta erresistetzia bat aukeratu behar izan genuen. Lehenik pertsonala eta ondoren taldekoa. Hauen bidez gu ikasle bezala nolakoak garen adierazi nahi izan genuen. Gure kasuan argi izan genituen. Aukeratutako balorea tolerantzia da, gure aburuz behar-beharrezkoa da besteen informazioa barneratzea gu pertsona eta ikasle bezala eratzeko. Bestalde, aukeratu genuen erresistentzia, onartuak ez izateari eta besteen aurrean txarto geratzearen beldurra da. 


Bi ideia hauek hobeto azaltzeko aurkezpena egin genuen. Irakasleak originalak izateko esan zigun eta gutako batzuk bere proposamena betetzen saiatu ginen. Horregatik, azaltzerako orduan eta gure erresistentzia kontuan izanik, besteei gure lana aurkeztea bidali genien. Klaseko kideek ere hainbat ideia interesgarri aurkeztu ziguten, batzuk inpobizaturiko txotxongiloen bidez azaldu zuten bere lana, beste batzuk berriz, antzerki baten bidez telebistako programa baten pasarte bat erakutsi ziguten. 

Hain berldurtuta hasi genuen klasea... dibertigarria izan zen azkenan! Hiru ordu eta erdiko jarduna laburra egin zitzaigun. Seinale ona ezta?
 
Honekin bukatutzat eman genuen astea eta asteburua indarrarekin hasteko prest geunden.

Hemen utziko dizkizuegu aurkezpenen zenbait argazki:  







No hay comentarios:

Publicar un comentario