jueves, 20 de septiembre de 2012

Bigarren saioa (2012-09-20)

Heldu da berriro ere osteguna, gure asteburu luzea gainean dugu eta asteko azken klaseari gogotsu ekin diogu.

Bakoitzak hartu du bere tokia ordenagailuaren pantailaren aurrean eta hemen aritu gara gure blog hau pixkanaka- pixkanaka, pausoz -pauso sortzen. Ezerezetik hasi eta honaino heldu arte: diseinatuz, gadget-ak gehituz, koloreak aukeratuz ...

Bi zati nagusitan banatu dugu blog-a. Alde batetik , geure taldearen aurkezpena ;pausoz- pauso deitu duguna. Bertan, sarrera txiki bat eta atera berri dugun taldeko argazki bat gehitu dugu eta bestetik bitakora deituriko atala dugu, non osteguneko klaseen nondik norakoak aurkeztuko ditugun, argazkiz, bideoz … etab-arrez hornituta.

Lan guzti honekin bukatutzat eman dugu gaurko klasea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario