jueves, 18 de octubre de 2012

Laugarren saioa (2012-10-18)

Klaseari hasiera emateko talde bakoitzak, blogari begira nola dihoazten aurkeztu du. Lanari begira partaideek beraien gaia adierazi dute eta hauen inguruan duten informazioa. Hona hemen bakoitzaren zer egitekoa:

·  epopitaldea.blogspot.com:  Bideo edizioa. Bideo editoreekin esperientzia didaktiko Lehen Hezkuntzan.
·  amit-neskak.blogspot.com: Argazki edizioa eta errepositoreak Hezkuntzarako.
·  sinbok.blogspot.com: Sare sozialak hezkuntzan . Irakaskuntza kolaboratiboa Lehen Hezkuntzan. 
·  kriklikatzen.blogspot.com: Mapa mentalak eta Prezi. LHko ikaskuntza prozesuak azaltzen eta komunikatzen.
·  iktpraktika.blogspot.com:  PPT eta PREZI.Irakasleen Konpetentzia Digitala.
·  laupuntozero.blogspot.com: Posterrak Hezkuntzan: Gloster; Infografia;… Irakaskuntza-ikaskuntza esperientzia LHn.

 Aurkezpenekin buktzean irakasleak blogean kontuan izateko kontzeptu berri batzuk azaldu dizkigu, markadore sozialak, hala nola, Digo eta Delicious. Teknika honen bidez besteekin norberarentzat garrantzitsuak diren ideiak konpartitu egiten dira. Bertan, normalean erabiltzen ditugun orrialdeak adierazten ditugu, Url-ak erabiliz. Gai baten inguruan lanean gaudenean oso teknika interesgarria da besteek nondik ari garen ikusteko.Esan beharra dago ez dela baliagarria publizitate pertsonala emateko, mintzatzen ari garen informazioa komunean jartzeko baizik. 

Folksonomia kontzeptua ere azaldu egin digu eta hau, etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzen diogu, honen barruan sartzen da lehen azaldutako delicious. 

Azalpen honekin bukatzean blogarekin jarritu dugu, Eskola 2.0 eta arbel digitala landuz
 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario